• Honi buruz
  • Archives
  • Categories
  • Gosariaren garrantzia

    2011 - 11.30

    Dieta orekatu bat izateko, egunean bost bider jan behar dugula diote adituek: gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, azkaria eta afaria.
    Danetatik garrantzitsuena gosaria da egun osorako idarrak ematen dizkigulako horregatik hainbat elikagai eta mota askotakoak hartu behar ditugu bai fruta, zukuak(bitamina C-dunak) , esnea edo yogurra (lakteoak orokorrean) hezur indartsuak izateko. Osagarri bezela, “bolleria industrial” delako hori alde batera utziz, fibra duten zereal edota gailetak hartzea komenigarria da.

    Askok ez dute behar bezala gosaltzen edota beste batzuk ez dute ezer jaten gosarian, denbora faltagatik adibidez. Hori txarto dagoan arren ez diogulako garrantzirik ematen gertatzen dira horrelako kasuak.

    Anorexia

    2011 - 11.24

    Anorexiaren esanahia jateko gogoa galduz pisua arin galtzearekin erlazionatzen dugu, elikagaiak hartzeari utziz, batez ere kaloria askoko elikagaiak, laxanteak hartuz.

    Urduritasunak eragindako anorexia eta eikagai gutxiren gehitzeak eragindakoa eragindakoa desberdindu behar ditugu. Azken hau ez da beti kaltegarria izaten betiere era askotako elikagaiak hartuz gero eta pisu korporala pertsonarentzat egokia bada.  Hala ere, lehenengoa tratamendu medikoak behar dituen transtorno psikologikoa dela  esan daikegu.

    Anorexia jasaten duten pertsonek, euren gorputzaren irudi okerra dute buruan, lodi ikusten dira argalegi dagozen arren.

    Gaixotasun mota hau elikadura-jokabidean aldaketak izaten direnean gertatzen da, pisu korporala normala dena baino baxuagoa eta pisua hartzearen beldurra izanik.

    Lehen esan dugun moduan, gero eta elikagai gutxiren irunstearen ondorioz agertzen da, batez ere kaloria askoko elikagaiak baztertuz dieta murriztua eginez kirolarekin konbinatuz.

    SINTOMAK:

    Anorexia ez da zertan pisu korporal  baxua duen pertsona baten agertu behar, ezaugarri berezi batzuk dagozkiolako:

    *Adin bakoitzari dagokion pisu normala izateari errefusatu.

    *Dieta desberdinak hartzea.

    *Argaltasuna bakarrik helburu izatea.

    *Haserrekor eta etsaitasunezko karakterra izatea.

    *Pisua irabazteari beldur izatea.

    *Norberaren gorputzaren irudia desitxuratua ikustea.

    *Botaka egitea.

    *Emakumeetan hilerokoaren hiru ziklo oso desagertzea.

    *Elikagaiek dituzten kalorien ardura izatea.

    *Abdominaletako mina izatea.

    *Janariak zelan egiten diren ardura izatea (zein alimenturekin).

    *Hiperaktiboa izatea.

    2011 - 11.23

    Modelo askoren itxurak polemika handia sortu du gure gizartean. Lehenengo argazkiko modeloari sahiets-hezurrak igertzen zaizkio eta azkenengo argazkian, Londreseko modelo bat agertzen da eta kaleratu zenean polemika izugarria sortu zen bere gaixo itxuragaitik.  

         

    Dieta arriskutsuak

    2011 - 11.23

    Victoria´s Secret-eko modeloak munduko top harrigarrienetarikoak dira eta urtero egiten den barruko-arropen desfileak kontinente guztietako zortzi milioi jarraitzaile izaten ditu. Baina, zelan prestatzen dira modelo horiek hain eder eta lirain agertzeko?
    Egia esan, ikaragarrizko diferentzia dago errealitate etadesfilean bertan aurkezten den show-aren artean. Desfilea baino 9 egun arinago, likidoetan oinarritutako dieta zorrotz bat jarraitu behar dute: proteinen batidoak, arrautzen hautsa eta desfilea baino hamabi ordu arinago ezin dute urik edan. Show-a baino 3 aste arinago egunero birritan kirola egin behar dute, ikaragarrizko neurriak izan behar dituztela kontuan hartuz.
    “The Telegraph” egunkariak, Adriana Lima modeloak esandakoak argitaratu ditu; gorputz ikaragarria duen modelo beterano honek, prestakuntza gogor baten eraginpean jartzen dituztela aitortu zuen: “Oso gogorra da, ez da kirolari dedikatzen diozun denboran oinarritzen, baizik eta intentsitatean. Soka-saltoa,boxeo, pesak, etab. egiten ditut, baina horrek ikaragarri aspertzen nau.” Kirola alde batera utziz, nutrizionista batengana ere joanarazten zituzten masa muskularra, koipe portzentaia eta likido-edukitzea neurtzeko. Proteinetan oinarritutako batidoak alde batera utziz, bitaminak eta energia mantentzeko gehigarriak ematen dizkiete prozesuan zehar. Egunean 4 litro ur edatera behartzen dituzte, eta show-a hasi baino 9 ordu baino arinago ezin dute urik edan.
    Modelo honen aitorpenak kriston gorputz ona izateko egin behar dituzten prestakuntzen gogortasunak izugarrizko polemika sortu dute. Berak argi utzi nahi izan du dieta zoro honen zehaztasunak txarto ulertu bat izan direla. Elikadura egokia jarraitzen duela eta kirol asko egiten duela dio baina neska gazteoi dieta hauek jarrai ez dezaten “ez daitezela gosez hil” harridura agertuz.

    Kaixo lagunok!

    2011 - 11.22

    Zelan asteburua? Egun hauetan zehar Victoria`s Secret-en desfileari buruz asko hitz egin da, urtean bat bakarrik egiten baita. Polemika izugarria sortu da modeloek gorputz ikaragarri hoiek izateko jarraitu behar duten dieta zorrotza ezagutu denean. Artikulu honen bitartez, gorputz ederrak izan ahal ditugula adierazi nahi dizuegu eta horretarako dieta orekatua eta astean 2 edo 3 egunetan kirola egitea gomendatzen dizuegu. Gaur egungo gazteoi, gizartearen erruz, gorputz bikainak izatera bultzatzen gaituzten dieta zorrotz eta gorputzarentzat kaltegarriak direnak jarraitzearen eragina ona ez dela agertu nahi dugu. Horregatik, horreri buruz hitz egitea pentsatu dugu.

    Gizentasunaren Arazoa

    2011 - 11.17

    Gaur egun, umeak gizen daudela uste dugu kirolik egiten ez dutelako. Baina ikerketa batzuen arabera kontrakoa dela argi geratu da, hau da, umeek ez dute kirolik egiten gizen daudelako. Hau hobetzen saiatu behar gara eta horretarako txikitatik ondo elikatzera eta kirola egitera ohitu behar ditugu.

    Gizentasuna gaixotasun kronikoa da eta gaur egun arazo handia osasun arloan. Estadistikek diotenaren arabera, neurririk hartzen ez bada XXI.mendean gizentasuna epidemia bihurtuko da gure gizartean. Gizentasunak beste gaixotasun batzuk sortzen ditu, hala nola, hipertentsioa, arrisku kardiobaskularra, diabetesa, iktusa eta zenbait minbizi mota.

    Hona hemen orain dela gutxi eginiko ikerketa estadistikoa:

    Ongi etorri!

    2011 - 11.10

    Gure blogan elikadura egokiari buruzko informazioa eskainiko dizuegu. Gaur egun badakigu elikadurarekin zerikusia duten gaixotasun ugari daudela gure gizartean. Ume askok txikitatik elikatzeko ohitura txarrak hartzen dituzte eta horregaitik askok gaztetan zenbait arazo izaten dituzte. Baita aitortzekoa da gazteen zein nagusien artean gertatzen diren anorexia zein bulimia kasuak. Gure blogaren bitartez ideaia hauek eta beste hainbeste garatu nahi ditugu. Horretarako gure bizitzako hainbat egoera proposatuko ditugu.